50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Hiriberriko 4. poligonoko 79. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Aitor Garcia Velezekin sinatzeko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hiri-jarduketarako plan berezi bat dela-eta zuzkidura-jarduketa handitzearen aprobetxamenduaren %10eko lagapena eskudirutan konpentsatzeko, honako honetan hain zuzen: Hiriberriko 4. poligonoa, UE-VIL-2 unitatea, 79. lurzatia.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

Aritzalan (Deierri), 2021eko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2102564