50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Xehetasun-azterketa Udal Planeko 1. eremuan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko otsailaren 15ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko 1. eremuaren xehetasun-azterketa, Valtierrako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Valtierran, 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2102694