50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

79/2021 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira deialdi baten oinarri arautzaileak, 2021ean laguntzak emateko finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko, 2020ko urritik 2021eko irailera. DDBN identifikazioa: 535595.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak araubide juridiko orokorra ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzetarako. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko ditu, eta horiek argitaratu beharko dira, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek haiek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko diren laguntzak arautzen dira Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu horretan ezartzen dira laguntzen xedea eta helburua, zenbatekoa, onuradunak eta horien betebeharrak, eskaeren baldintzak, laguntzak emateko eta ordaintzeko modua, laguntzen errekurtsoen eta publizitatearen araubidea, helburu bererako diren beste batzuekiko bateragarritasuna, itzultzeko betebeharrak, eta ez-betetzeetarako arau-hausteen eta zehapenen araubidea. Halaber, adierazten da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen deialdiaren bidez arautuko direla laguntzak kudeatzeko eta ebazteko behar diren kontu zehatz batzuk.

Aipatu 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, ebazpen honen bidez onesten den deialdiaren xedea da laguntzak ematea finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko, 2020ko urritik 2021eko irailera.

Deialdi honek 535595 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

Horrenbestez, eta erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2020ko urritik 2021eko irailera bitarte laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak (I. eranskina), finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko.

2. 250.000 euroko gastua baimentzea, ordainduko dena “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izeneko 540005 52831 4809 313103 partidaren kargura edo 2021eko aurrekontuetan sortzen den partida baliokidearen kargura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari, Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

I. ERANSKINA

Deialdia, laguntzak emateko finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko, 2020k urritik 2021eko irailera. Oinarri arautzaileak

1. Laguntzen xedea eta helburua.

Laguntzen xedea eta helburua dira Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 1. artikuluan ezarritakoak. Foru agindu horren bidez, laguntza batzuk arautzen dira finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzeko, lehen eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoa ere kontuan hartuta.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Onuradun izaten ahalko dira Osasuneko kontseilariaren aipatu ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 2.a) artikuluan aipatzen direnak, baita otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legearen aplikazio-eremu subjektiboan sartuta zeuden eta foru agindu horren 2.b) artikuluan aipatzen direnak ere, gaur egun osasunerako sarbidea daukatenak Osasun Sistema Nazionalerako sarbide unibertsala arautzen duen 7/2018 ELDren bidez, baldin eta 2.b) artikuluan aipatzen diren baldintza ekonomikoak betetzen badituzte, eta ez badaude sartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak ezartzen dituen debekuetako batean. Deialdi honetarako kontuan hartuko den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena izanen da 2019ko ekitaldiari dagokiona, 2020an aurkeztua.

2.2. Era berean, onuradun izaten ahalko dira MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualista aktiboak diren pertsonak, baldin eta aipatutako foru aginduaren 2. artikuluko gainerako baldintzak betetzen badituzte eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez osasun-zerbitzuak ematea erabaki badute.

Laguntza emateko proposamena egiten den unean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen aldeko zerga arloko betebeharrak eta zorrak itzultzekoak egunean izan beharra betetzen dela frogatu ahal izateko, eskaera aurkezteak berekin dakar baimena ematea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak betebehar horien betetze-maila egiaztatzeari buruzko informazioa bil dezan.

3. Eskaerak nola, non eta noiz aurkeztu.

3.1. Laguntzen eskaera II. eranskinean ezarritako ereduaren arabera eginen da. Eredu hori Nafarroako osasun-etxeetan eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (http://www.nafarroa.eus) eskuratzen ahalko da.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da eta 2021eko irailaren 30ean bukatuko.

3.3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe, dirulaguntzaren eskaerak aurkeztuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-etxeetan, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan, ahal dela.

Postetxeetan aurkezten diren eskaerei dagokienez, gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, lehen orrialdearen idazpuruan adieraz daitezen bulegoaren izena, data eta tokia. Datu horiek eskaera igorri dela frogatzen duen gordekinean ere adierazi beharko dira.

Eskaerak adierazten diren baldintzak betetzen ez baditu, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio hori zuzendu dezan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.4. Laguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4. Prozedura instruitu eta ebazteko organo eskudunak eta ebazpena emateko gehieneko epea.

4.1. Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Zuzendariordetzak eginen du.

4.2. Hala adierazten baitu bere 7.1 artikuluan Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da ebazteko organo eskuduna, eta hiru hilean behin emanen du ebazpena laguntzak emateko eta ordaintzeko edo ukatzeko, eta espedienteak ebatziko ditu sarrera hurrenkerari jarraikiz.

4.3. Foru agindu horren 7.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzen eskaerak tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen denetik hura ebazteko dagoen hiru hilabeteko gehieneko epea igaro ondoren, interesdunek ezetsitzat jotzen ahalko dituzte beren eskaerak, ezertan galarazi gabe administrazioak berariaz ebatzi beharra izatea.

5. Laguntzen zenbatekoa.

Eman beharreko laguntzen zenbatekoa Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoa izanen da.

5.1. 6.000 eurotik gorako urteko errenta mugak gainditzen ez dituzten onuradunek laguntzak jasoko dituzte, hil bakoitzean ordaindutako zenbatekoaren eta 2,6 euroren arteko aldea bezalakoak, Nafarroako Foru Komunitateko farmazia bulegoetan erosten dituzten sendagai eta osasun-produktuak ordaintzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agindutakoak eta finantzaketa publikoari lotuak.

5.2. 6.001 eurotik 18.000 eurora arteko errentak dituzten gainerako onuradunek laguntzak jasoko dituzte, hil bakoitzean ordaindutako zenbatekoaren eta 8,23 euroren arteko aldea bezalakoak, Nafarroako Foru Komunitateko farmazia bulegoetan erosten dituzten sendagai eta osasun-produktuak ordaintzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agindutakoak eta finantzaketa publikoari lotuak.

6. Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 11. artikuluan ezarritako betebeharrak.

Halaber, laguntzak beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide ekonomiko batzuekin bateragarriak diren egiaztatu ahal izateko, horiek dirulaguntza honen ondoren lortzen badira, onuradunek horien berri eman beharko diote Farmazia Zuzendariordetzari ahalik eta epe laburrenean, horiek lortu direla jakiten denetik eta, nolanahi ere, 2021eko irailaren 30a baino lehen.

7. Dirulaguntza ematea.

Laguntzen emate edo ukapena, bat etorriz Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 7.1 artikuluarekin, hiru hilean behin eginen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, eta espedienteak sarrera-ordenari jarraikiz ebatziko dira.

8. Dirulaguntzaren ordainketa.

Ordainketa bakarrean eginen da hiruhileko ordainketa, laguntza emateko ebazpenarekin batera.

9. Laguntza itzultzea.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntza ematearekin batera ezarritako baldintzak ez betetzeak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako gainerako arrazoiak gertatzeak edo deialdi honetan edo dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz adierazten diren betebeharrak ez betetzeak kobratu gabe dauden diru kopuruak jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta, hala denean, jasotako diru kopurua osorik edo zati batean itzuli beharra ere bai, gehi legezko interesak, laguntza ordaindu den egunetik itzulketari buruzko ebazpena ematen den egunera arte sortutakoak.

10. Arau-hausteak eta zehapenak.

Laguntzen hartzaileak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen mende egonen dira, eta hartan ezarritako erantzukizunak izanen dituzte, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 13. artikuluan xedatzen denaren arabera.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamenduz zehazten den prozeduraren bidez ezarriko dira, eta, halakorik ezean, jarraituko zaio Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari.

11. Publizitatea.

Laguntzen publizitate araubideak Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 498E/2017 Foru Aginduaren 7.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiko dio.

12. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta garatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.

II. ERANSKINA

Finantzatutako tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko diren laguntzen eskaera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2102181