50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa Lezkairuko (Arrosadia-Lezkairu) Plan Partzialeko L-6 oinarrizko unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-FEB-21 (4/US).

“Ikusirik ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-6 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketaren agiria, Gabriela Propco SLren izenean César Frías Encisok aurkeztua, eta Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2021eko otsailaren 4ko txostenarekin bat eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren 2021eko otsailaren 5eko txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea izapidetzeko Gabriela Propco SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-6 oinarrizko unitateari dagokiona. Azterketak helburu du “multzoaren irudi bateratua” ematea, eraikinaren forjatu guztien nahitaezko sestrak ezarriz.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea César Frías Encisori, Gabriela Propco SL ordezkatzen baitu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2102588