50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Xehetasun-azterketa Enderizko 1. poligonoko 71. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko otsailaren 1ean egin bilkura berezian eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea Enderizko 1. poligonoko 71. lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Luis Fernando Indart Ilarregik sustatua. Ikusi da Udaleko aholkulari teknikoak aldeko txostena eman zuela 2021eko urtarrilaren 14an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74. eta 152. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Olaibarren, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2102743