50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. eremuko U.E. 5.3 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Alkatetzak 2021eko otsailaren 11n emandako 2021-0145 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Noain Elortzibarko 5. eremuko U.E. 5.3 exekuzio unitatearen hiri-jarduketarako plan berezia, honako honek sustaturik: Noain Elortzibarko Udal Planeko 5. eremuko U.E.5.3 exekuzio unitatearen birpartzelazio batzordea.

2. Hasierako onespena jakinaraztea sustatzaileari eta mugakide diren lurzatien jabeei.

3. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitatea - Iruñerriko Zerbitzuak SAri.

4. Txostena eskatzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (ingurumen-ukipenetarako baimenari buruzko txostena).

5. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkaritan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.

6. Ohartaraztea ezen, behin betiko onetsi baino lehen, xedatutako formatura egokitu beharko duela agiria, Planeamenduko Erregistroan sar dadin, 253/2019 Foru Dekretuaren betekizunak beteaz.

Noain Elortzibarren, 2021eko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2102781