50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Nafarroako Administrazio Auzitegiari bidaltzea katastroko aldaketa bat ukatzeko espedientea

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak probidentzia bat bidali zigun, Udalbatzari emateko Francisco Javier Jiménez Zaratieguik Alkatetzaren urriaren 14ko 127/2020 Ebazpenaren aurka (katastroko aldaketa ukatzea) jarritako gora jotzeko errekurtsoaren berri (20-01821 zenbakia). Horiek horrela, Alkatetzaren otsailaren 11ko 06/2021 Ebazpenaren bitartez, zera agintzen dut:

1. Administrazio espediente oso, foliodun eta kautotuaren kopia igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitalean ere, pertsonak edo entitateak, baldin eta haien eskubide edo interes bidezkoak errekurtso egilearen nahikarien baiespenak ukiturik gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Epaitegi honetara ager daitezen, errekurtso egilearen nahikundeei kontra egin nahi badiete.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iratxetan (Leotz), 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2102517