50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko aldaketa puntuala 2. poligonoko 523 B lurzatian

Leitzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 523 B lursailari dagokiona, Irati Barandarain Olaetxeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2102555