50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1864. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2021eko otsailaren 24ko 17/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 2. poligonoko 1864. lurzatirako (Lizarrako errepidea, z/g), Alberto Sanz Nicuesak y María Angeles Arviza Ibáñezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioarekin.

Larragan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2103283