50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 423. eta 424. lurzatien ondoko lurpearen erabilera aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzak otsailaren 12an eman 4-U/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 423. eta 424. lurzatien ondoko lurpearen erabilera aldatzeko (Navarro Villoslada kalearen ondoan). Sustatzailea Promociones y Construcciones OFP, S.L. merkataritza-sozietatea da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2102596