50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETA

Herri-lurraren desafektazioa, Ziritzako Fazeroko 27. poligonoko 71. katastro-lurzatian. Behin betiko onespena

Aritzaletako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko uztailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziritzako etxeetan den 1.075 m²-ko herri-lur baten desafektazioa. Ziritzako Fazeroko 27. poligonoko 71. katastro-lurzatian hiri lurzorua ez den alderdia da eta Aizkoako eta Aritzaletako kontzejuena da.

Desafektazioaren helburua da lursaila lagatzea Centro de Salud Vital Zuhaizpe izenekoari, aparkatzeko eremu bat antola dezan, zanga bat ireki dezan, instalazioak igarotzeko eta ura eramateko, eta baimentzea teilatu-hegal baten luzapena.

Dagokion iragarkia 2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean.

Jendaurreko epean ez du inork alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu. Hortaz, hasierako onespenaren erabakian xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu desafektazioa.

Aritzaletan, 2021eko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Alfredo Marcaláin Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2102623