50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak aldatzeko espedientea, tarifak 2021erako eguneratzeagatik. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 273. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza horiek argitara ematen dira, eta geldituko dira eranskinean agertzen diren bezala. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Altsasun, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

1. ORDENANTZA
UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1.a) Proposatzen da 5. artikuluko testua aldatzea. “2020rako ekitaldirako tarifak Ordenantza honen eranskinean ezarri dira”. Artikulua aldatu da eta honela geldituko da: “2021eko ekitaldirako tarifak Ordenantza honen eranskinean ezarri dira”.

1.b) Aldatzea 1. ordenantza fiskala, ur-horniduraren eta -hustuketaren tasak arautzen dituena, alderdi honi dagokionez: ur-hornidura abeltzaintzako ustiategietarako, ustiategi industrialetarako, zisterna-kamioiak betetzeko eta ureztatzeko.

Bereizi egiten dira, batetik, ureztatzeko ur-hornidura, eta, bestetik, abeltzaintzako ustiategietarako eta ustiategi industrialetarako hornidura eta zisterna-kamioiak betetzekoa.

Eranskinaren egungo testua ezabatu, eta haren ordez hau jarriko da:

Ur-hornidura abeltzaintzako ustiategietarako, ustiategi industrialetarako eta zisterna-kamioiak betetzeko

–Ur-hornidura abeltzaintzako ustiategietarako eta ustiategi industrialetarako, bai eta zisterna-kamioiak betetzeko ere.

Abeltzaintzako ustiategietarako eta ustiategi industrialetarako, bai eta zisterna-kamioiak betetzeko ere, ur hornidura nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek Udaltzaingoari eskatu beharko diote. Horretarako, aldez aurreko hitzordua hartuko dute, idatziz edo telefonoz, eta dagokion jardueraren gaineko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Helburu horretarako ur-hornidura Ondarria industrialdean dagoen hargune baten bitartez egingo da.

Udaltzaingoko langileek kontrolatu eta ikuskatuko dute ur-hornidura, eta baimena duen pertsona edo enpresa bakoitzak kontsumitu duen m³ kopurua jasoko. Kontsumo horiek Udaleko Ogasun arloari jakinaraziko dizkiote, kasuan kasuko fakturak igortzeko.

Oro har, hau izango da hornitzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara.

–Ureztatzeko ur-hornidura.

Ureztatzeko ur hornidura nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek Obra Zerbitzuari eskatu beharko diote. Horretarako, aldez aurreko hitzordua hartuko dute, idatziz edo telefonoz, eta zertarako nahi duten azaldu beharko dute.

Ur-hornidura mota hori Udalaren Obra Zerbitzuaren biltegian horretarako jarri den hargunearen bitartez egingo da.

Udaleko Obra Zerbitzuko langileek kontrolatu eta ikuskatuko dute ur-hornidura, eta baimena duen pertsona edo enpresa bakoitzak kontsumitu duen m³ kopurua jasoko. Kontsumo horiek Udaleko Ogasun arloari jakinaraziko dizkiote, kasuan kasuko fakturak igortzeko.

Oro har, horniduraren ordutegia izanen da astelehenetik ostiralera, 07:30etik 13:00etara. Salbuespenez, bidezko arrazoi bat dela-eta, ezarritako ordutegitik kanpo egin daiteke ur-hornidura.

KONTZEPTUA

Ustiategi industriala

0,64

Abeltzaintzako ustiategia

0,52

Ureztatzea

0,52

Zisterna-kamioia betetzea

1,68

9. ORDENANTZA
ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, LURGAIN ETA ZORUPEETAN

Proposatzen da “Terrazak” ataleko “Tarifak” aldatzea, 2021era egokitzeko. Honela geratuko da:

B) Tarifak:

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

A) Merkatu txikiko tasak urtero ordainduko direla ezarri da.

KONTZEPTUA

2021

Mahaiak, aulkiak, upelak, mahai hankabakarrak eta eremu publikoa okupatzen duten bestelako tresnak

11,00 euro/m²

11,00 euro/m²

Merkatuak eta barrakak, etab.

Denboraldi bakoitza:

Urtea

427,40

Eguna

6,40 euro/metro

Fidantza: 300,00 euro.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Indarrean dauden bitartean ostalaritza establezimenduen ohiko jarduera mugatzen duten neurri sanitarioak COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta, Udalak aldi baterako baimendu dituen karpak eta antzeko instalazioak baimendutako establezimenduaren jarduera ekonomiko nagusia aurrera eraman ahal izateko, mahai hankabakar gisa joko dira zergei dagokienez.

Arestian xedatuakoa aplikatuko zaie karpak eta antzeko instalazioak jartzeko baimena 2020. urtean eskuratu duten ostalaritza establezimenduei, indarrean jarri zenetik 61/2020 Foru Agindua, azaroaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zati batean aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 61/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduak eta azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduak luzatu eta zati batean aldatu zutena.

10. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEAREN ETA JARDUERAK ESKUALDATZEAREN LIZENTZIARAKO

Kaleen arabera likidatzea konplexua denez, proposatu da batez besteko tarifa bakar batean bateratzea I. epigrafean adierazitako jarduerak. Bestalde, III. epigrafea aldatuko da, eta titularren aldaketei hobariak aplikatuko zaizkie, espedienteen beharren araberako ezberdintasunak kontuan hartuta.

Epigrafeak ondotik adierazten den gisan gelditu dira ezarririk:

I. epigrafea.–Saltokiak, bulegoak, etab.

A) Jarduera-espedientea behar dutenak.

9,90 euroko tarifa ezarri da metro koadroko.

B) Jarduera-espedienterik behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 murrizten dira.

III. epigrafea.

%75eko hobaria aplikatuko zaie titular aldaketetako likidazioei, baldin eta ez badute behar Udalak ikuskatzea edo haien gaineko txostena ematea.

Udalak ikuskatu eta haien gaineko txostena eman behar duenean, ordea, %50eko hobaria aplikatuko zaie titular aldaketetako likidazioei.

Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50.

12. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO BESTE JARDUKETENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ordenantza berrikusita, beste testu bat proposatzen da, eta tarifa bakarra ezartzea obren tasak likidatzeko (obra handien eta txikien arteko bereizketa egin gabe).Hala, %0,5 igorriko da, aurkeztutako aurrrekontuaren gainean. Orobat, indarrean egon den ordenantza fiskalean ageri ez ziren hirigintzako tramitazio batzuengatiko kontzeptuak sartu dira.

Ordenantza honela geratuko da:

12. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO BESTE JARDUKETENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatuaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasaren beharra ezartzen duten hirigintzako jarduketek helburu dituzte aurretiazko lizentziari atxikitako egintzak eta erantzukizuneko aitorpen edo aurretiazko komunikazioaren bidez esku hartzeko araubideari atxikitako beste egintzak.

A.–Lizentzia behar duten jarduketak. Lizentzia behar duten jarduketak dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluan jasotakoak.

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.

c) Bestelako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzen dituzten obrak.

d) Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

e) Behin-behinekoz egin beharreko obra eta erabilerak.

f) Hirigintzako partzelazioak eta landa-lurreko finkak banandu eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola lurra erauzi, zelaitu, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsia den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikinak eta instalazioak lehenbiziko aldiz erabili edo okupatzea, oro har, eta haien erabilera aldatzea.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta erortzear direla deklaratuta daudenak.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazio kontzesioa behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz lurpearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bestelakoa dakartelako.

B.–Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioarena behar duten jarduketak. Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten obrak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192 artikuluan aipatzen dira. Zehazki, honako hauek:

a) Merkataritza-jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, kasuan kasuko udal ordenantzetan ezartzen direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

Ordaindu beharra

4,1. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia eskatzean edo, lizentzia eskatu behar ez denetan, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean. Uko egiteari dagokionez, honela jokatuko da: Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko edo obren ondorengo udal ebazpena eman baino lehen (erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioarena behar duten jarduketen kasuan), eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baizik ez dira gutxituko. Horretarako, ezinbesteko baldintza da obrak oraindik hasi gabe egotea eta, dagokionean, lizentzia iraungi delako deklaraziorik ez egotea.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birpartzelazioak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5.1. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu edo adierazten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

2. Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

3. Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo aurreko lizentzia behar ez duten obrak egindakoan kontrolatzeagatik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Altsasuko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

4. Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Lizentzien tramitazioa eta haien ondorioak

7. artikulua. Hirigintza jarduketa bat egiteko eskabide guztiak eskabide ereduan eta aplikagarri diren gainerako arauetan ezarrita dagoen bezala bete beharko dira.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, hirigintzari buruzko araudian eta Udal Plan Orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal-zerbitzu teknikoek aldeko txostena eman eta organo eskudunek onetsi eta gero, Udalaren Ogasun arlora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onestean eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Proiektu berean dauden obrak, ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, kontzeptu bati baino gehiagori dagozkionean, tarifetan jarritako portzentajeak edo kopuruak aplikatzearen emaitza izanen da tasaren zenbatekoa.

12. artikulua. Lizentzien tasetan aplikatu beharreko tarifa obraren kostu osoaren gaineko portzentaje bat denean, behin-behinekoz igorriko dira, obraren kostuaren aurrekontuan oinarriturik.

Obra bukatu edo behin-behineko onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak egindako ziurtagiriarekin batera, behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu; barnean izanen dira proiektu eta zuzendaritzako eskubide fakultatiboak, etekin industriala eta obren ondorioz izan daitezkeen bertze batzuk.

Udaleko teknikariek kostu hori egiaztatuko dute, eta benetako kostuarekin bat heldu ez dela ikusiz gero, egokitu eginen dute eta, bai kasu batean zein bertzean, gero Ogasun Alorrera igorriko dute, behin betiko likidazioa, ondoren onetsi beharko dena, egin dadin.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, abisatu gabe.

13. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

Ordenantza honen eranskinean azaltzen denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

14. artikulua. Tasen likidazioa onetsirik, interesdunari jakinaraziko zaizkio, eta horrek ezartzen den epean ordaindu beharko ditu; hori egin artean ez du eraginik izanen lizentziaren gainean emandako ebazpenak.

15. artikulua. Edozein lizentzia edo egin beharreko edozein obratarako eskabidea eskatzearen ondorioz fakultatiboen, teknikari espezialisten (udal plantillakoak ez direnen) txostenak eskatzea beharrezkoa bada edo Udalbatzak hori egitea egokia dela uste badu, horien lansariak eskaera aurkeztu duten subjektu pasiboen kargura izanen dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Hona hemen ordenantza honetako arau-hauste bereziak eta haien kalifikazioa:

a) Arau-hauste soila: Poliziak eskatuz gero, lizentziaren ziurtagiria eta dagokion ordainketa agiria obra lekuan ez izatea.

b) Ez-egitea: Udal administrazioari egindako obren gehieneko balioaren edo aldaketen nahiz haien aurrekontuen berri ez ematea, inguruabarrei begira iruzurtzat hartu behar den kasuetan izan ezik.

c) Iruzurra:

–Obrak udal lizentziarik gabe egitea edo hastea.

–Faltsukeria egitea karga-oinarria zehazteko funtsezko ezaugarriak aitortzean.

–Obren kostu osoaren frogagiria ez aurkeztea, hura proiektuan aurreikusia baino handiagoa denean.

17. artikulua. Arau-hausteak Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz zehatuko dira; horiez gain, hirigintzako arau-hausteagatik hirigintzari buruzko legedian ezarritako zehapenak ere paratzen ahalko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan Ordenantza fiskal orokorra eta indarra duen legedia aplikatuko dira.

ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Tramitatzea plan partzialak eta bereziak, eta xehetasun-azterketak.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 0,10 euro m²-ko edo zatiki bakoitzeko.

II. epigrafea.–Tramitatzea plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Birpartzelazioen tramitazioa.

A) Birpartzelazioen tramitazioa.

Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birzatiketa espediente bakoitza tramitatzeko eta ebazteko, honako tarifa hauei jarraikiz:

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, 0,10 euro.

–m³ edo zatiki bakoitzeko, 0,25 euro.

B) Tramitatzea birpartzelazioen aldaketak:

Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Tramitatzea partzelazioak eta landa finken banantze eta zatiketak.

Hirigintza-partzelazioak eta landa finken banantze eta zatiketak izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen, 0,05 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

V. epigrafea.–Tramitatzea partikularrek beren kabuz egindako urbanizazio proiektuak.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.–Finkak normalizatzea.

Tresna zenbateko lurzoruari dagokion, haren arabera eginen da finkak normalizatzeko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa, metro koadro bakoitzeko 0,07 euro ordainduta.

VII. epigrafea.–Hirigintzako hitzarmenak.

Hirigintzako hitzarmenak tramitatzeko, jabetza pribatuak ezin eskuratu duen hirigintzako aprobetxamenduaren balioa dirutan adierazteko, tasazioaren txosten teknikoaren kostua izanen da tasaren zenbatekoa.

VIII. epigrafea.–Obra lizentzia.

Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko obra lizentziak eta lizentzia jakinaraziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko apartatuetan jaso ez direnak:

–Tasa kalkulatuko da 12. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuz: %0,50.

IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.

X. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

KONTZEPTUA

2021

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko

0,31 euro/m²

500etik 3.000 m²-ra bitarte

0,15 euro/m²

3.000 m²-tik gora

0,10 euro/m²

XI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez baldin badira iristen ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2021

Plan partzial edo bereziak tramitatzea

404,90 euro

Plan partzial edo berezien aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa

203,20 euro

Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea

100,30 euro

Partzelazioak (lurzati bakoitzeko)

47,40 euro

Birpartzelazioak

405,00 euro

Finketako itxiturak

37,00 euro

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko

48,30 euro

Abeltzaintza estentsiborako irekitze lizentzia ematea

10,70 euro

Jarduera-lizentzia ematea

10,70 euro

XII. epigrafefa.–Prentsak argitaratzeak dakartzan kostuak.

Ekimen partikularraren ondoriozko tramitazioak prentsan iragarkia argitaratzea behar badu, ordaindu beharreko tasan argitalpenaren kostua ere sartuko da.

Oharra.–Aurreko epigrafeetako tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Ganasa enpresak fakturatutako kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

16. ORDENANTZA
ORDENANTZA, UDAL LUDOTEKAREN ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ordenantzaren eranskinean apartatu hau sartzea proposatzen da:

“Familientzako saioak (0-3 urte) ... Doako saioak dira, eta sarrera librea daukate. Adingabe bakoitzak heldu batek lagunduta joan beharko du”.

21. ORDENANTZA
SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN

Gazteria Zerbitzuak planteatu duenari jarraikiz, atal honen tarifak eguneratzea proposatzen da: “II. epigrafea: Gazteriaren arloko jarduerak”. Tarifak biribildu egingo dira, eta honela geratzen dira:

1. “GU GEU GAZTE” programa.

Dibertsitate funtzionala duten gazteendako aisialdi programa da (12-30 urte).

–Errentaren araberako tarteak; zenbatekoa eurotan.

TARTEA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

%25,00

%0,00

%-6,87

%-17,91

%-26,87

%-38,21

%-46,27

%-54,33

%-58,51

%-62,69

%-80,00

Udaberria, 4 arratsalde

11,00

9,00

8,00

7,00

6,00

5,50

5,00

4,00

3,50

3,00

1,70

Uda (uztailaren 5etik 31ra)

65,00

52,00

49,00

43,00

38,00

32,00

28,00

24,00

21,50

19,50

10,50

Negua, 6 arratsalde

19,50

16,00

14,50

13,00

11,50

10,00

8,50

7,00

6,50

6,00

3,00

4,2. “UDAGAZTE” programa (hiri kanpamentua), 12-17 urte.

Nerabeendako aisialdi programa.

–Errentaren araberako tarteak; zenbatekoa eurotan.

TARTEA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

+%25,00

%0,00

%-6,87

%-17,91

%-26,87

%-38,21

%-46,27

%-54,33

%-58,51

%-62,69

%-33,62

Uztaileko 3. eta 4. asteak

25,50

20,50

19,00

17,00

15,00

12,50

11,00

9,50

8,50

7,50

4,00

Ludoteka zerbitzuak proposatzen du kuotak apur bat aldatzea, 0,65/ordua irizpidearen arabera, hain zuzen. Hortaz, honela geratzen dira tarifak:

TARTEA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Deskontua

+%25,00

%0,00

%-6,87

%-17,91

%-26,87

%-38,21

%-46,27

%-54,33

%-58,81%

%-62,69

%-80,00

Aisiz Blai apirila (14,15, 16,17)

19

15

14

12

11

9

8

7

6

5

3

Aisiz Blai ekaina (19, 22, 23, 24, 25, 26, 30)

26

21

19

17

15

13

11

10

9

8

4

Aisiz Blai uztaila (1-14)

41

33

31

27

24

20

18

15

13

12

7

Aisiz Blai uztaila (15-29)

41

33

31

27

24

20

18

15

13

12

7

Aisiz Blai abuztua (2-13)

36

29

27

24

21

18

15

13

12

11

6

Aisiz Blai abuztua (16-27)

36

29

27

24

21

18

15

13

12

11

6

Aisiz Blai 2021eko abendua (22, 23, 24, 27, 28, 29, 30, 31)

2022ko urtarrila (3, 4, 5)

44

35

32

29

25

22

19

16

14

13

7

–Hobariak:

Hobariak aplikatzen ahalko dira soil-soilik izena emateko eguna baino sei hilabetetik lehenagatik, gutxienez, Altsasun erroldatuak dauden pertsonek egindako inskripzioetan.

24. ORDENANTZA FISKALA
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN GORDETZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak eguneratzea proposatzen da, 2013tik gaurdainoko KPIaren arabera. Hortaz, honela geratzen dira:

TARIFEN ERANSKINA

Ibilgailu mota

I. epigrafea.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira edo halako beste batera eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

a) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.000 kilogramokoa edo gutxiagokoa bada: 53,00 euro.

b) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.000 kilogramokoa baino gehiagokoa bada: 82,00 euro.

c) Ibilgailu karrozatuak, gurpil bikidunak, 3 metro baino gehiagoko garaierakoak, 2 metro baino zabalagoak eta 6 metrotik gorako luzerakoak: 106,00 euro.

II. epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira edo halako beste batera eramaten denean:

a) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.000 kilogramokoa edo gutxiagokoa bada: 96,00 euro.

b) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.000 kilogramokoa baino gehiagokoa bada: 171,00 euro.

c) Neurriz kanpokoa: 205,00 euro.

III. epigrafea.–Ibilgailua altxatokian dagoela gidariak edo jabeak jakiten dutenetik 24 ordu igarota, altxatzeko egun edo zatiki bakoitzeko:

a) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.000 kilogramokoa edo gutxiagokoa bada: 9,50 euro.

b) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.000 kilogramokoa baino gehiagokoa bada: 15,00 euro.

c) Neurriz kanpokoa: 20,00 euro.

IV. epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan zepoarekin ibilgetua bada:

a) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.500 kilogramokoa edo gutxiagokoa bada: 183,00 euro.

b) Ibilgailua, baimendutako gehieneko masa 2.500 kilogramokoa baino gehiagokoa bada: 183,00 euro.

c) Neurriz kanpokoa: 183,00 euro.

V. epigrafea.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko eta altxatzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

Baimendutako gehieneko masa 2.500 kilogramokoa edo gutxiagokoa duen ibilgailu baten ezaugariak direla medio, haiek erretiratzeko beharrezkoa bada erabiltzea garabi bat, hain zuzen ere baimendutako gehieneko masa 2.500 kilogramokoa edo gehiagokoa duen ibilgailu batendako erabiltzen dena, azkeneko horietarako ezarria dagoen tasa ordainaraziko da.

Epigrafe honetako kudeaketa eta ordainaraztea Udalak kontratatu duen enpresaren kontura izanen dira.

VI. epigrafea.–Ordutegiz kanpoko gehikuntza (asteburuak, jaiegunak eta 20:00etatik 8:00ak arteko tartea): 71 euro.

VII. epigrafea.–Altsasuko Udalak kontratatzen duen enpresak bere gain hartuko ditu eremu publikoan abandonatuta dauden ibilgailuak errretiratzea eta haiek desegitea, betiere Altsasuko Udaltzaingoan tramitatu ondoren. Lan horien kostua aurreko epigrafeetan ezarritakoa izanen da.

Oharra: ordenantza horien testu osoa ikusgai dago web-orrian eta Udalaren bulegoetan.

Iragarkiaren kodea: L2102577