50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, C mailako administrari lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin-behineko zerrenda

Batzordeak 2020ko abenduaren 18an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen C mailako administrari lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia; 2021eko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea eta argitaratzea izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean heldu dena.

Alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea hamar egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Ezkarozen, 2021eko urtarrilaren 26an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

ERANSKINA

Onartuen behin-behineko zerrenda

AMAIA BARBERENA ELARRE

Iragarkiaren kodea: L2101199