50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

327/2021 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 203/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Juan José Lizarbe Baztán jaunak jarri zuen, María Dolores Iriarte Alguacil andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

Juan José Lizarbe Baztán jaunak, María Dolores Iriarte Alguacil andrearen izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 8an emandako 107E/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezesten da María Dolores Iriarte Alguacil andreak jarritako gora jotzeko errekurtso bat, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen 136 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak 2019ko abenduaren 17an hartutako Erabakiaren aurka jarritakoa (erabaki horren bidez onetsi ziren deialdiko lehen probaren behin betiko emaitzak). Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 203/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Juan José Lizarbe Baztán jaunak jarri zuen, María Dolores Iriarte Alguacil andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Juan José Lizarbe Baztán jaunari, María Dolores Iriarte Alguacil andrearen izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2102136