50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 17an hartua. Honen bidez izendatzen dira “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko batzarreko kide titularrak, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko dutenak.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra ezartzen du. Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzarkide horiek. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak aipatu batzarrean izanen dituen ordezkariak (titularrak eta ordezkoak) izendatu ziren.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren titularra aldatu da eta, beraz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko beste ordezkari batzuk izendatzea Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Batzarrean, lehenago izendatu zirenak ordezteko.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Kide titular hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko batzarrean ordezkatzeko:

Titularra: Mikel Irujo Amezaga jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola jaunaren ordez.

Titularra: Sergio Pérez García jauna, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Mikel Irujo Amezaga jaunaren ordez.

2. Erabaki hau interesdunei eta “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2102656