5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2021eko lan-egutegia

Mankomunitateko buruak honako 6/2020 ebazpen hau eman du abenduaren 29an:

Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izango dela.

Kontuan hartuz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2021ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 22a: Ablitasko besta eguna.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: urriaren 11n eta abenduaren 7an, baita abuztuaren 30an eta 31n eta irailaren 1an, 2an eta 3an ere, herriko bestak izateagatik.

Bigarrena.– Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honetako aurreko apartuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei.

Hirugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean indarra duen araudiari jarraikiz.

Laugarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 12:00etatik 15:00etara arte.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta horren berri ematea Batzar Orokorrari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2020ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, David Soto Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2016296