5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

Uharte-Arakilgo udalak, 2020ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat Aho batez erabakitzen da 2021erako:

Lehenbizikoa:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,2405eko karga-tasa ezartzea, eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,8008koa.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8,016 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,7007ko karga-tasa ezartzea.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,202ko indizea aplikatzea.

5.–Tasak.

5.0. Lizentziak ematea eta hirigintzako jarduketak egitea, lizentziak emateagatiko eta hirigintzako jarduketak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean adierazitakoak dira.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Gutxieneko kuota: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa:

90 m³ edo gutxiago: 0,3173 euro/m³.

90 m³-tik gora: 0,55 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,49 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanen kanona: 3,6 euro gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 320 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2. Kable bidezko telebista.

5.2.1. Kable bidezko telebistarako hargunea, 160 euro.

5.2.2. Mantentze-lanen kanona, 30 euro/urtea. Kable bidezko telebistaren zentsua, espedientean agertzen dena, osatzen duten zergadunek ordainduko dute.

5.3. Egur epaitzak.

5.3.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 35 euro izanen da 2021ean. Egur epaitza etxe bakoitzeko izanen da, eta lotea eskuratzeko epea, uztailaren 1etik azaroaren 1era.

Uharte Arakilgo Udalak aukera izanen du etxeko egur loteak ematean honakoa erabakitzeko, loteak ateratzeko eta garraiatzeko, enpresa espezializatu batekin egitea eta garraio horren kostua interesdunaren kontura izatea.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak basozainek kubikatuko dituzte.

5.4. Eremu publikoa okupatzea.

5.4.1. Merkatu txikia: 3 m lineal baino gutxiagoko saltokiak, 2,5 euro eguneko. 3 eta 6 m lineal arteko saltokiak, 5 euro eguneko. 6 m lineal baino gehiagoko saltokiak: 7,5 euro. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.2. Garabia, kamioi garabiduna, kamioi besoduna edo beste ibilgailu jasotzailea paratzea, 30 euro hilabeteko. Hilabetea da gutxieneko unitatea.

5.4.3. Edukiontzia edo obretako etxola paratzea: 30 euro/hilabetea. Gutxienekoa da 20 euro.

5.4.4. Aldamioak, hesiak, itxiturak eta ekonomia-jarduera ez den beste edozer paratzea: 30 euro/hilabetea. Gutxienekoa da 10 euro.

5.4.5. Barrakak eta kalez kaleko salmenta, bestetan.

5.4.5.1. Bestetan barrakak paratzea: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.5.2. Kalez kaleko salmenta, bestetan: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.6. Terrazak eta mahaiak: bide publikoan terrazak eta mahaiak jartzea arautzen duen udal-ordenantzan ezarritakoa.

5.5. Erabilera publikoko udal ondasunak erabiltzea.

5.5.1. Futbol zelaia, aldagelekin: 45 euro hilean, eta 200 euroko fidantza.

5.5.2. Pilotalekua: udal pilotalekuaren ordenantzan ezarritakoak.

5.5.3. Autokarabanen eremua: 5 euro ibilgailu bakoitzeko eta eguneko, gehienez 2 egunez. Eta 2 euro bornea erabiltzeagatik.

5.5.4. Igerilekuak: tarifak 2021eko udako denboraldia baino lehen ezarriko dira.

5.5.5. Hilerria: udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan ezarritakoaren arabera.

5.5.6. Herri-larreak: herri-aprobetxamenduak arautzen dituen udal-ordenantzan adierazitakoak.

5.5.7. Musika ekipoa: 10 euro erroldatuentzat/20 euro erroldatu gabekoentzat.

5.6. Agiriak egitea.

–Ziurtagiriak: 0,60 euro/unitatea.

–Faxa bidaltzea: 0,60 euro orri bakoitzeko.

–DIN A3 tamainako fotokopiak: 0,15 euro orri bakoitzeko.

–DIN A4 tamainako fotokopiak: 0,10 euro orri bakoitzeko.

–Konpultsak: 0,60 euro/unitatea.

–Artxiboetan dokumentazioa bilatzea: 10 euro.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 45 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 25 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Telebistaren mantentze-lanetako kanona otsailean igorriko da.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Egur epaitza, hura eskatzeko unean ordainduko da.

Hirugarrena.–Uraren tasan hobari hauek onestea Uharte Arakilen erroldaturik daudenentzat, familia osatzen duten kideen kopuruaren arabera eta familiak LGSaren aldean hilabetean dituen diru-sarreren arabera, taula honi jarraikiz:

LGSA EDO GUTXIAGO

LGSA + %10

LGSA + %20

Kide kopurua, 1-2

%90

%75

%50

3tik gora

%100

%90

%75

2021erako LGSa 1.000,00 euro da hilean.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko da, eta epe hori luzaezina da.

Laugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien ordenantzetan edo erabakietan agertzen diren moduan.

Bosgarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik aurrera hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen 2020ko abenduaren 29an.–Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2016283