5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa ordenantza batean, hain zuzen ere hezkuntza, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio eta jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantza batean, hain zuzen ere hezkuntza, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio eta jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan, antolatzaileak Zangozako Udala eta haren patronatuak edo erakunde autonomoak diren kasuetarako. Aldaketak eragiten dio Udalaren kirol eskolen tarifak arautzeko eranskineko I.1 apartatuari.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta 6/1990 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Zangozan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2016208