1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
DEIALDIA, Nazioarteko lankidetzako I+G+B proiektuak finantzatzeko ERA-MIN Europar Programaren 2021eko edizioari dagokiona.
Aditzera ematen da ERA-MIN Europar Programaren 2021eko deialdian parte hartzeko epeak ireki direla. Programa horren barrenean, ikerketa arloko Nafarroako enpresa eta erakundeek garapen jasangarrirako eta ekonomia zirkularrerako lehengaiei buruz aurkezten dituzten I+G+B proiektuak gauzatzen ahal dira nazioarteko lankidetzan.
Helburua: ERA-MIN programa, bereziki, honako enpresentzat dago bideratua: 2022-2024 aldian, proiektuaren lurralde eremuan diharduen beste entitateren batekin lankidetzan, garapen jasangarrirako eta ekonomia zirkularrerako lehengaiei buruzko I+G+b jarduerak egin nahi dituzten Nafarroako enpresak. Hautagai izateko, proiektuak baldintza hauek bete behar ditu:
–Proiektuan, gutxienez, hiru entitate independentek parte hartuko dute, ERA-MIN programaren lurralde eremuaren barruko hiru herrialdetakoak. Herrialde horietatik bi, gutxienez, Europar Batasuneko estatuak edo elkartutako estatuak izanen dira.
Ikerketarako eta ezagutzaren hedapenerako erakundeek ere (Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83. apartatuan definituak) hartzen ahal dute parte; betiere, proiektuak hautagai izateko baldintzak bete beharko dituzte.
Eskaeren aurkezpena.
ERA-MIN deialdiak 2 fase ditu:
1. Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Lehen fasean, eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 15ean hasiko da, eta apirilaren 1ean bukatuko, 17:00etan. Aurre-proposamenak ebaluatuta, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik igarotzen ahalko dira bigarren fasera.
2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Bigarren fasean, eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 15ean bukatuko da, 17:00etan.
Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke: https://www.era-min.eu/joint-call/era-min-joint-call-2021.
Finantzaketa:
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.
Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:
Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia, I+G+b Zerbitzua. Cabárceno kalea 6, 3. solairua, 31621 Sarriguren. Telefonoa: 848 427658.
Iruñean, 2020ko abenduaren 21ean.–I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Ana M.ª Vicente Alzuaz.
Iragarkiaren kodea: F2015858