5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2021. Urteko plantilla organikoaren hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Zerbitzu Orokorretako Alorraren Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (Zapatería kalea 40, 1.a), 2021. urterako Plantilla Organikoa, Iruñeko Udalak 2020ko abenduaren 22an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an. Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.

Iragarkiaren kodea: L2016277