5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 22-DIC-20 (4/CU).

«Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen 2021eko plantilla organikoa eta haren eranskinak.

2.–Onetsitako plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra. Nolanahi ere, izan litezkeen aldaketetan besterik adieraz liteke.

3.–Espedientea 15 egunez egonen da jendaurrean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.»

Iruñean, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2016151