5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2020ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Orontzen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2016213