5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2020ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ekoan. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 57.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 57.000,00 euro.

FINANTZIAZIOA:

Sarrerak:

7. kapitulua: 28.500,00 euro.

8. kapitulua: 28.500,00 euro.

Finantziazioa, guztira: 57.000,00 euro.

Lesakan, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2016242