5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Larragan, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2016168