5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa ordenantza eta arau fiskaletan 2021erako. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza eta arau fiskal hauek aldatzea, eta, halakorik bada, baita horietan dauden tarifei buruzko artikulu edo eranskinak ere:

7. arau fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena (5. artikulua: tarifak).

6. ordenantza fiskala, eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, lurgain eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

Aipatu ordenantza eta arau fiskaletako aldaketei buruzko espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Larragan, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2016165