5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2021. urterako lan egutegia

Irurtzungo Udalak, 2020ko abenduaren 22an egin Osoko Bilkuran, udal langileen 2021eko astegunetako jaiegunen egutegia onartu zuen, eta 2021erako jaiegun ordaindu eta berreskuraezin gisa honako hauek ezarri zituen:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege Magoak.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Udaberriko oporrak, osteguna.

Apirilaren 2a: Udaberriko oporrak, ostirala.

Apirilaren 5a: Udaberriko oporrak, astelehena.

Maiatzaren 1a: Langilearen Nazioarteko Eguna.

Uztailaren 22a: Irurtzungo jaiak.

Uztailaren 23a: Irurtzungo jaiak.

Urriaren 12a: Espainiar Estatuko Eguna.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Azaroaren 11a: Herriko patroia.

Abenduaren 3a: Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Olentzero.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Abenduaren 31a: Gau Zaharra.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Irurtzungo Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30ak arte izanen da.

c) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko egun solteak utziz, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean hartzen ahalko direnak.

Horrez gain, langileek norberaren gauzetarako 3 egun aukeratu eta hartzeko eskubidea izango dute, aldez aurretik alkatetzari behar besteko aurrerapenaz eskatu eta arrazoituz.

d) Aurreko a) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Betiere, 2021erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Irurtzunen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2016267