5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2020ko abenduaren 22an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Funesen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2016226