5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2013-2020ko herri-lurren aprobetxamenduen adjudikazioak behin-behinean luzatzea

Udalbatzak, 2020ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:

1.–Behin-behinean luzatzea 2013-2020 urteetako Etxarri Aranazko herri-lurren adjudikazioak, Etxarri Aranazko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa indarrean jarri arte (aurreikuspena: 2021eko lehenengo hiruhilabetea).

Ordenantzaren aldaketa indarrean jartzen denean Udalbatzak adjudikazio berria gauzatzeko izapideak hasiko ditu, eta egun adjudikaziodunak diren pertsonek ez dute kalteordainak jasotzeko eskubiderik izanen.

2.–Erabakia interesdunei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen behar diren ondorioetarako.

3.–Erabakia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta NAOn, behar diren ondorioak sor ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2016200