5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2021eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek ezarri zituen 2021erako:

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,1996.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12ko tasa.

Koefizienteak:

0-1. urtea: 0,023.

2. urtea: 0,044.

3. urtea: 0,066.

4.-15. urteak: 0,06.

16. urtea: 0,09.

17. urtea: 0,09.

18. urtea: 0,42.

19. urtea: 0,45.

20. urtetik aurrera: 0,46.

Hilerriko tasak:

Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro.

Kolunbarioak: erroldatuak, 70 euro; erroldatu gabeak, 140 euro.

Hobitik ateratzea: 300,00 euro.

Lekualdaketak: (Hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 500,00 euro.

Hilerriko beste lan batzuk: udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

Udal igerilekuetako prezioak: Helduak: erroldatuak, 45 euro; erroldatu gabeak, 55 euro. Gazteak: erroldatuak, 40 euro; erroldatu gabeak, 50 euro. Haurrak: erroldatuak, 35 euro; erroldatu gabeak, 40 euro. Eguneko sarrera: heldu eta gazteak, 5 euro; haurrak, 4 euro.

Pilotalekuko argirako fitxak: 1,5 euro.

Lehen erabilerako lizentzia emateko tarifak:

–Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.

–Egiturak birgaitzea, handitzea edo eraberritzea: 100,00 euro.

–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, hirigintza zerbitzuak fakturatzen dituen tarifak kobratuko dira, goian aipatu horiek gainditzen badituzte).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, Ziraukin horiek arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraikiko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Ziraukin, 2020ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2016135