5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik edo alegaziorik egiten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Oltza Zendean, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2016359