5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1., 2. eta 3. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ekoan, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontuan egindako aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

24.471,04 euroko 3420.609.0005 partida sorrarazten du 2020ko gastu-aurrekontuan (Burgiko pilotalekuko alde bateko fatxadako itxitura metalikoa), 7508004 sarrera-partidaren kargura (Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana, 2020), 16.518,00 euroan, eta 87000 partidaren kargura (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina), 7.953,04 euroan.

2/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

26.272,04 euroko 1621.6290001 partida sorrarazten du 2020ko gastu-aurrekontuan (Tomás de Burgui plazaren egokitzapena, Burgiko Almadiazainen pasealekuko etxola, Tomás de Burgui plazako seinalizazioa), 7508005 sarrera-partidaren kargura (COVID-19 kapital transferentzien aparteko funtsa), 19.000,00 euroan, 7508006 sarrera-partidaren kargura (Herritarren parte-hartzerako dirulaguntza), 3.856,22 euroan, eta 87000 partidaren kargura (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina), 3.415,82 euroan.

Burgin, 2020ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2016280