2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Zerga-tasak, 2021. urterako
Barasoaingo Udalak, 2020ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen 2021erako karga-tasak onestea, gisa honetara:
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4150.
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (Nafarroako Gobernuak zehaztua).
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.
Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):
–Karga-tasa: %12.
–Biztanleria tarteak:
- 5 urte bitarte: 2,3. Gehienez ere: %3,3. Gutxienez ere: %2,20.
- 10 urte bitarte: 2,2. Gehienez ere: %3,2. Gutxienez ere: %2,10.
- 15 urte bitarte: 2,1. Gehienez ere: %3,1. Gutxienez ere: %2.
- 20 urte bitarte: 2. Gehienez ere: %3,1. Gutxienez ere: %2.
Barasoainen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2016284