5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2021erako takak, karga-tasak eta prezio publikoak

Arruazuko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean, ondoko akordioa hartu du ohiko bilkuran:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat aho batez adosten da 2021erako:

Lehenengoa.

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,30eko karga-tasa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8koa izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2koa.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa, 40 m³-koa edo horretatik beherakoa, seihilekoan. Gutxieneko kuota, 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,40 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,50 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanen kanona. 3,6 euro gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 150 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2. Egur epaitzak:

5.2.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 30 eurokoa izanen da 2021ean. Lotea eskuratzeko epea urtebetekoa da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak basozainek kubikatuko dituzte. Horiek eskuratzeko epea bi hilabetekoa da.

5.3. Auzolanak: urtean bat (30 euro bakoitzeko).

5.4. Hilerria:

5.4.1. Erroldatutako pertsonak lurrean ehorzteko tasa: 50 euro.

5.4.2. Erroldatu gabeko pertsonak lurrean ehorzteko tasa: 100 euro.

5.4.3. Erroldatutako pertsonak errauts-kutxatilan ehorzteko tasa: 25 euro.

5.4.4. Erroldatu gabeko pertsonak errauts-kutxatilan ehorzteko tasa: 50 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Egur epaitza uztailean banatuko da, eta abenduan ordainduko.

Hirugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Akrodio hau indarrean sartuko da 2021eko urtarrilaren 1tik aurrera.

Uharte Arakilen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkate-udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2016197