5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALEN BATASUNA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunak, 2020ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, nahi dutenek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da, eta beteko da hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Zubietan, 2020ko abenduaren 28an.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2016205