2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko azaroaren 11n, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa, legez eskatzen den gehiengoarekin.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.
Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 30ean.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2020ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA Lanpostuen zerrenda |
KARGUA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | ESKL. | | EUSKARA MAILA | ADMINISTRAZIO EGOERA | GRADUA |
IDAZKARIA | 1 | F | A | OL | 55 | 50 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | 3 |
EUSKARA TEKNIKARIA (lanaldiaren %80) | 1 | LK | B | OL | | 20 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | |
BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA | 1 | ABLK | B | OL | | 10 | B2 (nahitaezkoa) | Hutsik | |
INGENIARI TEKNIKOA, GIS-SIGen espezialista | 1 | ABLK | B | OL | | | Merezimendua* | Hutsik | |
Langileen izenen zerrenda |
LANGILERIA | EGOERA | MAILA | LANPOSTUA |
MARIEZKURRENA BALEZTENA, Miren Jaione | Administrazio-kontratuduna | A | Idazkaria-kontu hartzailea. |
ARMENDARIZ MURILLO, Begoña | Lan-kontratuduna | B | Berdintasuneko teknikaria |
IRAOLA NAVARRO, Marisa | Lan-kontratuduna, lanaldiaren %80 | B | Euskara teknikaria |
Handitu da euskara teknikariaren lanaldia, %60tik %80ra. LABURDURAK: F = funtzionarioa. LK = Lan-kontratuduna. ABL = Aldi baterako lan-kontratuduna. Sarbidea: OL = Oposizio-lehiaketa. Merezimendua*=Onetsitako hizkuntza-eskakizunen azterlanaren balorazio irizpideekin bat datozen merituak. Osagarriak: Lanpostuko osag. = Lanpostuko osagarria. Eskl. osag. = Esklusibitateko osagarria. |
Iragarkiaren kodea: L2016343