5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalbatzak, 2020ko abenduaren 21ean egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoaren espedientea.

Horiek horrela, erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean jartzen da Ameskoabarrengo Udal Idazkaritzan (San Anton karrika, 30, Zudairi), argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz abenduaren 21eko 271/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Aditzera ematen da ezen espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egoteko epean alegaziorik jartzen ez bada.

Ameskoabarrenean, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2016147