49. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARRITAKO IRAGARKIAREN ZUZENKETA.

2021eko otsailaren 22an, honako honi buruzko iragarkia argitaratu zen: “Las Labradas” azpiestazio elektrikoa, eta 400 kV-eko linea elektrikoa La Serna azpiestazio elektrikoraino (REE), Tuterako udal mugartean (SAT11163), Jorge Energy SLk, Buganvilla Solar PV SLk eta Planta Solar OPDE 39 SLk sustaturik. Iragarki horri erantsitako taulan ageri zen informazioa ez dagokio iragarki horri.

Hauxe da iragarkiaren erredakzio zuzena:

JENDAURREKO INFORMAZIOA: “Las Labradas” azpiestazio elektrikoa, eta 400 kV-eko linea elektrikoa La Serna azpiestazio elektrikoraino (REE), Tuterako udal mugartean (SAT11163), Jorge Energy SLk, Buganvilla Solar PV SLk eta Planta Solar OPDE 39 SLk sustaturik.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako prozedura hau:

–Eskatzailea: Jorge Energy SL.

–Instalazioen deskribapena: “Las Labradas” azpiestazio elektrikoa, 220/400 kV, eta 400 kV-eko linea elektrikoa La Serna azpiestazio elektrikoraino (Red Eléctrica de España SA da horren jabea).

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Bi espedienteetako informazioa ikusgai egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, baita https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11163 helbidean ere, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 22an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2103007