49. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

361/2021 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniariaren lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an eman 2961/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniariaren lanpostu hutsak. Ebazpen hori 2021eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniariaren lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko otsailaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Industria ingeniariaren lekualdatze-lehiaketa

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Onartuak:

YOLDI ECHARREN, JOSE ROBERTO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2102599