48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20E/2021 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez iraungitzat deklaratzen baita Cascanten aireko transformadore bat eta behe tentsioko linea bat aldatzeko proiekturako espedientea. EDS Ingeniería y Montajes SAk eskatuta hasi zen espedientea.

2019ko ekainaren 21ean sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2019ko urriaren 25ean jakinarazitako idazkiaren bidez eskatu zitzaion EDS Ingeniería y Montajes SAri behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazten zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, aplikatu eginen zela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoa.

2020ko otsailaren 10ean, aldeko txostena eman zitzaion sustatzaileak egindako eskaerari, hau da, dokumentazio guztia aurkezteko epea luzatzeko eskaerari, eta sustatzaileari gogorarazi zitzaion ezen errekerimendua erantzuteke zegoela, eta epea luzatzeko txosten hori jakinarazten zenetik hiru hilabete igarotzen baldin baziren eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe, espedientea artxibatu eta iraungitzat deklaratuko zela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluko baldintzekin eta ondorioekin.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea Cascanten aireko transformadore bat eta behe tentsioko linea bat aldatzeko proiektua baimentzeko espedientea, eta horretan egindako jarduketak artxibatzea. EDS Ingeniería y Montajes SAk eskatuta hasi zen espedientea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: 93/2006 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua, eta 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Cascanteko Udalari, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari.

Iruñean, 2021eko otsailaren 9an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2102183