48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2021eko lan-egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko otsailaren 10ean egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuz 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea 2021eko lan egutegia Izarbeibarko Mankomunitateko langileendako, gorago adierazitakoarekin bat etorriz. Hauek dira, bada, 2021eko jaiegunak, barnean dagoela tokiko jaieguna:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 26a: tokiko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Onestea Izarbeibarko Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2021. urteko lanaldiaren banaketa. Benetan lan egindako orduen kopurua1.592 izanen da, eta honela beteko dira:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:30etik 14:00ak arte; gainerakoa egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:30era arte eta 14:00etatik 15:30era arte.

2.2. Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, lanaldi partziala dutelako eta/edo zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi bereziren bat duten langileei, ez ordu konpentsazioren bat dutenei.

2.3. Langile bakoitzak 17,50 orduko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Jendea udal bulegoetan hartzeko ordutegia 09:30etik 13:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.

Garesen, 2021eko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2102571