48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren 2021eko tasak.
Behin betiko onespena

Etxeko laguntza zerbitzuaren tasetan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2021eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an; jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuak ondorioak izan ditzan.

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN 2021EKO TASAK

–Kotizazio gabeko pentsioaren pareko diru-sarrerak edo txikiagoak.

• 395,60 euro/hilabetea edo gutxiago: salbuetsirik.

–Kotizazio gabeko pentsiotik LGSaren %60ra bitarteko diru-sarrerak

• 395,60 - 570,00 euro/hilabetea: 0,66 euro orduko.

–LGSaren %60tik %75era bitartekoak.

• 570,00 - 712,50 euro/hilabetea: 0,95 euro orduko.

–LGSaren %75etik %90era bitartekoak.

• 712,50 - 855,00 euro/hilabetea: 1,44 euro orduko.

–LGSaren %90etik %105era bitartekoak.

• 855,00 - 997,50 euro/hilabetea: 1,67 euro orduko.

–LGSaren %105etik %120ra bitartekoak.

• 997,50 - 1.140,00 euro/hilabetea: 1,90 euro orduko.

–LGSaren %120tik %135era bitartekoak.

• 1.140,00 - 1.282,50 euro/hilabetea: 2,86 euro orduko.

–LGSaren %135etik %150era bitartekoak.

• 1.282,50 - 1.425,00 euro/hilabetea: 3,80 euro orduko.

–LGSaren %150etik %165era bitartekoak.

• 1.425,00 - 1.567,50 euro/hilabetea: 4,46 euro orduko.

–LGSaren %165etik %180ra bitartekoak.

• 1.567,50 - 1.710,00 euro/hilabetea: 5,70 euro orduko.

–LGSren %180tik aurrera.

• 1.710,00 eurotik gora hilabetean: 6,69 euro orduko.

Lanbide arteko gutxieneko soldata: 950,00 euro hilean.

Altsasun, 2021eko otsailaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2102593