48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Udalari partikularren lurrak lagatzea,
udalerriko belardiak batera adjudikatzeko

Urrotz-Hiriko Udalak, 2021eko otsailaren 15en egin osoko bilkuran erabakitakoa betetze aldera, zera jakinarazten da: Urrotz-Hiriko udal-mugartean lurrak dituzten herritarrek 20 egun naturaleko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, lurren lagapenarekin ados ez daudela adierazteko. Lagapen horren helburua da, hain zuzen, udalerriko belardiak batera ematea errentan 2021-2019 aldirako.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Urrotz-Hirian, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2102678