48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Zuzenean adjudikatzea auzotarrei herri-lurretako
laborantza alorrak eta larreak

Urrotz-Hiriko Udalak, 2021eko otsailaren 15eko osoko bilkuran hartu erabakia betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaera aurkezten ahal dutela auzotarrei herri-lurrak adjudikatzeko prozesuan. Zehazki, laborantza alorrak (baratzeak barne) eta larreak adjudikatuko dira.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Urrotz-Hirian, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2102677