48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

1/2020 Aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuetako 1/2020 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2021eko urtarrilaren 26ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehigarria

Kontu-saila zenbatekoa:

4590 6920000.–Zuntz optikoa instalatzea: 18.924,33 euro.

Finantzazio iturriak

Kontu-saila zenbatekoa:

750800.–Libreki erabaki beharrekoak ataleko diru-laguntza: 16.518,00 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.406,33 euro.

Orreagan, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2102590