48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen udal ordenantza. 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Haren testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

A) Tasak:

16.–MURCHANTEKO MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO TARIFEN ERANSKINA

2020-2021 ikasturtea

Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20,00 euro/urtea/irakasgaia.

Salbuespen gisa, 2020-2021 ikasturtean, ikasgai bategatik ez da matrikularik ordaindu beharko. Hau da, ikaslea bigarren ikasgai batean matrikulatzen bada soilik kobratuko da.

Matrikula lehendabiziko kuotarekin batera kobratuko da.

Tarifa hauek 2020ko irailetik 2021eko ekainera bitarte aplikatuko dira. Dena den, covid-19ak eragindako egungo osasun egoera dela-eta ezin bada eskola ireki, 2020ko urritik edo hurrengo hilabeteetatik aitzina aplikatuko dira.

Tarifa berriak argitaratzen direnera arte egongo dira indarrean.

Itzulitako ordainagiri bakoitzari horrek sortzen duen itzulketa gastua gehituko zaio (5,00 euro, gutxienez). Itzulitako ordainagiriei edo borondatezko epetik kanpo ordaindutako ordainagiriei errekargua gehituko zaie, indarra duen legean ezarritako eran.

Murchanten, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2102662