48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Akats zuzenketa, 2021eko plantilla organikoaren
behin betiko onespenean

Larragako Udalaren 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkia 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an. Hartan akatsa dela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Lanpostuen zerrendan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren postuan (03 kodea), lanpostuaren lansari osagarrian, hau dioen tokian: 46,67 (bitan); hau jarri behar da: 46,67 (behin bakarrik).

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrendan, Lorena Arizcun Gonzálezen postuan, C mailan sartzeko osagarrian, hau dioen tokian: 7,04, hau jarri behar da: 14,95.

Iruñean, 2021eko otsailaren 25ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2103127