48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hitzarmena, luzatzeko Uharteko Arte Garaikide Zentroaren higiezinaren doako lagapena Uharteko Arte Garaikide Zentroaren Fundazioaren alde

Udaleko osoko bilkurak, 2021eko otsailaren 8an, hitzarmen bat onetsi zuen, luzatzeko Uharteko Arte Garaikide Zentroaren higiezinaren doako lagapena Uharteko Arte Garaikide Zentroaren Fundazioaren alde, atxikita dagoen testuan jasotako irizpideekin bat etorriz. 142/2021 espedientea.

Sektore Publiko Instituzionalari buruzko 40/2015 Legearen 48. artikuluan ezarritako baliozkotasun- eta eraginkortasun-eskakizunak betez, erabaki horretan bertan agindu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko hitzarmen horren edukia. Hitzarmenaren eduki osoa honako hau da:

HITZARMENA

LUZATZEA UHARTEKO ARTE GARAIKIDE ZENTROAREN HIGIEZINAREN DOAKO LAGAPENA UHARTEKO ARTE GARAIKIDE ZENTROAREN FUNDAZIOAREN ALDE

Bildurik:

–Ignacio Apezteguia Morentin, Uharteko Arte Garaikide Zentroaren Fundazioaren presidentea, eta hura ordezkatuz, eta

–Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkate udalburua, haren izenean eta hura ordezkatuz,

ADIERAZTEN DUTE:

1. Nafarroako Gobernuak, Uharteko Udalak eta “Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areacea, SA” delakoak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2009ko abenduaren 16an, Uharteko Arte Garaikide Zentroa kudeatzeko.

2. Hitzarmen hori 2010eko urriaren 31ra arteko indarraldiarekin sinatu zen, eta isilbidez urtez urte luzatu ahal izango zela erabaki izen, salbu eta aldeek salatzen bazuten, indarraldia amaitu baino bi hilabete lehenago.

3. Dagoeneko bete dira hitzarmenaren lehendabiziko estipulazioa, Kultura Sailak Fundazioko patronatuak izendatzeari buruzkoa, eta laugarren estipulazioa, Fundazioaren kontu-emateari buruzkoa.

4. Indarrean jarraitzen dute, ordea, bigarren estipulazioak, aldeen ekarpen ekonomikoari buruzkoa, bosgarrenak, kultur programazioari buruzkoa eta seigarrenak, Uharteko Udalak zentroko erabilera anitzeko aretoa erabiltzeko duen eskubideari buruzkoa.

5. Hirugarren estipulazioan, higiezina laga zen bost urterako, 2010eko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte.

2014ko urriaren 31n, Uharteko Arte Garaikide Zentroaren Fundazioko presidenteak eta Uharteko alkate udalburuak (“Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areacea, SA” delakoaren presidentea ere bada) lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, dohainik lagatzeko Uharteko Arte Garaikide Zentroaren higiezina, bai eta hango altzariak ere. Halaber, higiezin horretako espazioen gainean sinatutako kontratu oro sartu zen hitzarmenean, hala nola taberna-jatetxearena. Lagapen horren indarraldia 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa zen, eta orduz geroztik urtero berritu da, isilbidez.

6. 2020ko abenduaren 28an, Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areacea, SA delakoaren Batzar Orokorrak bere likidazioa onetsi zuen. Udalak, bada, desegitea onartu, eta bere egin zuen sozietate horren guztizko pasiboa eta ondare garbia. Halaber, udala bilakatu zen Uharteko Arte Garaikide Zentroaren higiezinaren jabe.

7. Uharteko Udalak, 2020ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, onartu egin zuen Uharteko Arte Garaikidea Zentroaren higiezina, hari atxikitako erabilerarekin, eta horrek berekin dakar Uharteko Arte Garaikide Zentroa hartzen duen higiezinaren erabileraren doako lagapena luzatzeko asmoa.

8. Uharteko Udalak adierazi du ez duela asmorik lagapenaren luzapenean sartzeko higiezinaren aparkalekua, inguru horretan aparkaleku premia handia dago-eta.

9. Bi aldeek uste dute interesgarria dela oraindik Fundazioak Uharteko Arte Garaikide Zentroan aurrera eramaten duen lanari eustea.

Horregatik guztiagatik, zera onesten da:

ESTIPULAZIOAK

LEHENDABIZIKOA

Higiezinaren lagapena

Uharteko Udalak erabaki du luzatzea Uharteko Arte Garaikide Zentroaren higiezinaren doako lagapena Uharteko Arte Garaikide Zentroaren Fundazioaren alde. Lagapenaren barruan sartzen dira higiezin horretan dauden altzari guztiak.

Ez da sartzen, ordea, higiezinaren sotoa: aparkalekua, alegia. Uharteko Arte Garaikide Zentroak hirugarren klausulan ezarritakoarekin bat etorriz erabiltzen ahalko du.

Fundazioaren aldeko lagapen honetan sartuta dago Zentroko espazioen gainean sinatutako kontratu oro, hala nola taberna-jatetxearena.

BIGARRENA

Indarraldia

Hitzarmen honek, hasiera batez, bost urteko indarraldia izango du: 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2025eko abenduaren 31ra arte.

HIRUGARRENA

Lur azpiko aparkalekuak kudeatu eta erabiltzeko araubidea

Eraikinaren sotoko aparkalekuak ez daude sartuta lagapenean, eta horiek kudeatu eta erabiltzeko baldintza hauei jarraituko zaie:

–Aparkatzeko toki batzuk gordeko dira Uharteko Arte Garaikide Zentrorako; alde biek erabakiko dute zein den kopuru egokia.

–Udala arduratuko da aparkalekua zaintzeaz eta argiztatzeaz.

–Udaltzaingoak zainduko du.

–Munta handiko ekitaldiren bat egonez gero, Udalak, Uharteko Arte Garaikide Zentroaren aldez aurretiko eskaerari erantzunez, egoki irizten dituen tokiak erreserbatuko ditu.

Eta ados daudela ziurtatzeko, lankidetza hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte Uharten, 2020ko abenduaren 30ean.

Uharten, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2102569