48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskina 2021erako. Ordenantza hori 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2021eko otsailaren 14an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

ALDAKETA

Ordenantza, etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duena

I. eranskina.–Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantza, 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 23an. Honako zenbateko hauek jasotzen dira tarifen eranskinean:

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 21,76 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera)”.

Iragarkiaren kodea: L2102538