48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Ordenantza fiskala, arautzen duena prezio publiko hau:
0-3 urte artekoendako zentroko kuota osagarria erroldaturik
ez daudenendako. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena prezio publiko hau: 0-3 urte artekoendako zentroko kuota osagarria erroldaturik ez daudenendako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2102630