48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Girgillaoko eta Etxarren Girgillaoko kontzeju-mugarteetan lurzatiak biltzeko prozesuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas 9) eta Girgillaoko udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Horiek aurkezten ahalko dira Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3. solairua, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako tokietatik edozeinetan.

Dokumentazio hori euskarri digitalean ere eskura daiteke Interneten (“Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia”):

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/concentracion%E2%80%93guiguillano

Proiektua: Girgillaoko eta Etxarren Girgillaoko lurzatiak biltzeko prozesuaren oinarrizko proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa.

Sustatzailea: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Nafarroako Gobernua.

Prozedura: Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta.

Udala: Girgillao.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz. Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2102234